Herriko hiru ikastetxe publikoek matrikulazio kanpaina zabalduko dute

Urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra izango da eta eskola guztiek ate irekien jardunaldiak antolatu dituzte datorren astean

Argazkian, ezkerretik eskuinera: Leire Zarra, Koldo Mitxelena Ikastetxeko HH eta LH-ko zuzendaria; Itziar Ostolaza, Hezkuntza Azpisailaren zinegotzia; Sara Herranz, Cristobal Gamon Ikastetxeko HH eta LHko zuzendaria; Pili Sesen, Bizarain Ikastolako HH eta LH-ko zuzendaria

Herriko hiru ikastetxe publikoek, hau da, Bizarain Ikastolak, Cristobal Gamon Ikastetxeak eta Koldo Mitxelena Herri Ikastetxeak, 2020-2021 ikasturterako ikasle berrien matrikulazio kanpaina aurkeztu dute Udaletxean. Kanpaina hori urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra izango da, 2017 eta 2018 urteetan jaio diren haurrei zuzenduta.

Aurreko urteetan egin bezala, aurten ere eskutitza bidaliko zaie urte horietan jaio eta Errenterian erroldatuta dauden 558 haurren familiei, herriko hezkuntza eskaintza ezagutarazteko, seme-alabak herriko ikastetxeetan matrikulatzera gobidatzeko eta euskarazko irakaskuntza eskaintzeko.

Ate irekiak

Ikastetxe publikoen hezkuntza eskaintza ezagutarazteko ate irekien jardunaldiak antolatu dira ondorengo egunotan:

Bizarain Ikastolak honako ate irekien jardunaldiak antolatu ditu:

– Urtarrilak 21 (euskaraz)

– Urtarrilak 22 (gazteleraz)

Bi egunetan 16:30ean izango da, Beraun Txikiko eraikinaren liburutegian (Juan Crisostomo Arriaga).

Cristobal Gamoni dagokionez:

– Urtarrilak 20 eta 21, 16:15etik 17:00etara, C. GAMON eraikinean (Sorgintxulo, 6), ate irekien jardunaldiak.

– Urtarrilak 22, 16:30ean, eraikin berean, familiei zuzendutako informazio bilera.

Azkenik, Koldo Mitxelena Herri Ikastetxean jardunaldi hauek eskainiko dituzte:

– Urtarrilak 20, 21 eta 23, 16:45ean, Markola eta Olibet eraikinetan.

– Urtarrilak 24, 16:45ean, Biteri eraikinean.

Bigarren Hekuntzako izen-emateak

Bigarren Hezkuntzako matrikulazio kanpaina ere data berdinetan izango da, hau da, urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra eta herriko eskola publikoek ate irekien jardunaldiak antolatu dituzte DBHko eskaintza aurkezteko ondorengo data hauetan:

Koldo Mitxelena ikastetxea, Beraungo eraikinean: urtarrilaren 29an, 18:00etan.

Cristobal Gamon:

– Urtarrilaren 22an, 16:30ean, Zereginen Ikaskuntzarako Gelaren ate irekiak.

– Urtarrilaren 23an, 16:30ean, familia guztiei zuzenduta ate irekiak.

Bizarain Ikastolak laster emango du daten berri bere web orrian eta nahi duenak telefonoz eska dezake informazioa.