‘Bakean dagoena bakean utzi’ ikuskizunak irekiko du Emakumeen Etxeko urtarrileko programazioa

Urtarrilak 23, arratsaldeko 18:30etan, Emakumeen Etxeak 2020ko ikasturtea hasteko, umorezko antzerki bat antolatu du, “Bakean dagoena bakean utzi” antzezlanarekin.
Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik antzezleek euskara eta generoa binomioa gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari direla uste dute. “Euskalduntze” kontzeptua protagonismo horren adierazle garbia da. Erlazio horren garrantziaz jabetuta daude gure bi protagonistak eta bikote horri hirugarren erpin bat gehitu nahi izan diote: umorea.
“Bakean dagoena bakean utzi” ikuskizuna elkarrekin lotzen diren elkarrizketek osatzen dute. Bertan, euskara eta generoari buruzko hainbat kontu aletzen dituztelarik, umore-betaurrekoak jantzita: euskalkiak, amatasuna, onomatopeiak, gorpuzkerak, euskarakadak… Ez daude prest bakean dagoena bakean uzteko!
Beste aldetik, urtarrilaren 28an, 18:00etan, Amalatz Talde Feministak gidatuko du Las Invisibles pelikularen zineforuma
Udalaren erabaki baten ondoren, etxerik gabeko emakumeentzako gizarte zentro bat ixtear dago. Zaintzen dituzten emakumeak gizartera itzultzeko hiru hilabete baino ez dituztela, gizarte langileek ahal duten guztia egiten dute.
Duintasunari buruzko kronika argitsua: gizarteak ahaztutako irrika eta ametsak dituzten emakumeena, baina baita berriz aurkitzen laguntzen dietenena ere.
Gogorarazten dizuegu Emakumeen Etxeak ateak irekita dituela, astelehen eta ostiraletan, 9:00etatik 13:00etara, eta asteartetik ostegunera, arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara, Txirrita Parkean, zk.g.
943-44-96-30
emakumeenetxea@errenteria.eus