AISA, herritar etorri berrientzako hastapeneko euskara eskolak Oarsoaldean

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak herritar etorri berrientzako hastapeneko AISA euskara eskolak antolatu ditu udal euskaltegiekin eta AEKren euskaltegiekin elkarlanean. Oarsoaldera munduko gainerako herrietatik etorri berri diren eta Errenterian, Lezon, Oiartzunen eta Pasaian erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago.

Ekimen honekin etorri berri direnek euskararazko lehen hurbilpena egitea nahi da, gerora, euskaltegien ohiko eskaintzetara urratsa egiteko moduko lehen oinarri eta bultzada izatea. Ikastaroa laburra izango da, 60 ordukoa. Eskolak otsailaren 17tik ekainaren 12ra bitartean emango dira, asteko lau orduko erritmoan. Astean bi orduko bi saio jasotzeko aukera izango da, edota larunbat goizetan lau orduko saioa egitekoa. Eskolak eskualdeko udal euskaltegietan eta AEKren euskaltegietan emango dira, baina lekua aldatzeko aukera ere izango da, hala nahi bada.

Izen-ematea

Izen-ematea otsailaren 7a arte egongo da zabalik. Horretarako nork bere herriko udalaren euskara zerbitzura deitu edo joan beharko du:

• Errenteriako Euskara Zerbitzua 943 449 613 (Herriko enparantza z/g)

• Lezoko Euskara Zerbitzua 943 513 476 (Donibane kalea 2)

• Oiartzungo Euskara Zerbitzua 943 493 842 (Fermiñene etxea. Aialde, 3)

• Pasaia: HAZ, Herritarren Arreta Zerbitzua 943 344 034

Donibane: Donibane kalea 19

Trintxerpe: Euskadi etorbidea z/g (alkateordetza)

Antxo: Hamarretxeta kalea 24

Matrikularen prezioa 6 eurokoa izango da eta matrikularen kostuari aurre egiteko laguntzei buruzko informazioa galdetzeko gomendatu dute antolatzaileek. Horrez gain, ikasturte amaieran, ikasturtearen aprobetxamendu egokia egin duten ikasleek ikastaroa egin izanaren agiri bat eskuratuko dutela jakinarazi dute.