Errenteriako Indoor Triatloiaren edizio berri bat jokatuko da otsailaren 1ean

Otsailaren 1ean, larunbatean, Errenteriako Indoor Triatloiaren edizio berri bat burutuko da Fanderiako Udal Igerilekuetako instalazioetan, BPXport, S.L.-k antolatuta, Errenteriako Udaleko Kiroletako Azpisailaren lankidetzan.

Proba 15:30etik aurrera egingo da eta ondorengo jarduerek osatuko dute: 500 metro igerilekuan igeriketan, 8 kilometro bizikleta estatikoan eta 3,25 kilometroko lasterketa, Fanderiako bidegorrian barrena doan zirkuitu batean.

Parte-hartzaile bakoitzaren denbora guztia kalkulatzeko garaian hiru proben artean egindako trantsizio-denborak ere kontuan hartuko dira.

Triatloiak modalitate hauek izango ditu: gizonezkoak, emakumezkoak, taldeak (gizonezkoenak, emakumezkoenak eta mistoak) eta familiak. Talde bakoitza hiru kirolarik osatuko dute eta proba hiru parte-hartzaileen artean banatuko da, taldeko kide bakoitza diziplina bakar batean arituko baita.

Izen-emateak

Proba hau parte hartu nahi duten guztiei dago irekita. Parte hartzeko ordaindu beharreko kuota 6 eurokoa da eta talde modalitatean parte hartzen dutenek, berriz, 12 euro ordaindu beharko dituzte taldeko (4 euro pertsona bakoitzeko).

Izena emateko epea irekita dago Fanderiako Udal Igerilekuetako harreran (943 344 423) eta Galtzarabordako Udal Kiroldegiko harreran (943 449 690).

Fanderiako igerilekua, itxita

Indoor Triatloia dela eta, otsailaren 1ean Fanderiako igerilekua eta aipatu instalazioko Hidroterapia gunea itxita egongo dira jendearentzat eguerdiko 14:30etik aurrera. Gainontzeko instalazioa irekita egongo da ohiko ordutegian.

Udal Kirol instalazioetako harpidedunek eta, oro har, nahi dutenek, Galtzarabordako Udal Kiroldegiko instalazioak erabil ditzakete.