Zero Sette Akordeoi Orkestrak kontzertua eskainiko du bihar

Bihar, larunbata, Lasarte-Oriako Zero Sette Akordeoi Orkestrak kontzertua eskainiko du arratsaldeko zortziretan Maria Magdalenaren Basilikan Jose Manuel Crespo Cestaferen zuzendaritzapean.

Maila handiko taldea da eta bereziki aipagarraia Torrelavegan ospatzen den “Cantabria” Nazioarteko Lehiaketako Urrezko Akordeoia lortu izana, gehien saritutako akordeoi orkestra izateagatik.

Hau izango da kontzertuko programa:

1.- Palladio Karl Jenkins

2.- El Califa de Bagdad François-Adrien Boïeldieu

3.- Bagatelle Jos Rixner

4.- Sin Palabras Tomás Aragüés

5- Heimatbilder Gerhard Mohr

I. Am dunklen Strom

II. Kammwanderung

III. Durch weites Land

6.- Harmonika Festouverture Curt Mahr