2020ko Eskola Igeriketa Kanpaina hasi da

Errenteriako Udalak Eskola Igeriketa Kanpainaren edizio berri bat jarri du martxan. Kanpaina 2020ko urtarrila eta ekaina bitarte garatuko da, hogeina eguneko iraupena izango duten txandatan. Aurten Errenteriako ikastetxe guztietako 350 haur baino gehiagok parte hartuko dute.

Igeriketa sustatzeko kanpaina honek praktikoa izatea du helburu eta asmoa du parte hartzen duten ikasleek igeriketaren oinarrizko trebetasunak garatzea, baita jarduera fisikoa egiteko nahia areagotzea ere.

Hasierako proba bat egin ondoren, ikastaro hauek teknikoki antolatuta dauden hiru mailetako batean sailkatzen dira ikasleak, eta helburua da aurreikusitako 20 saioak gainditu ondoren bakoitzak maila hori gainditzea. Era berean, ikasle bakoitzari bere fitxa bidaliko zaio, bilakaeraren berri emateko.

Programa hau Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleei zuzendua dago eta Fanderia eta Galtzarabordako igerilekuetan egingo da. Udalak kanpaina hau %80an finantzatu du gutxi gorabehera, eta Foru Aldundiak %20an. Hori dela eta ez die familiei inolako gastu gehigarririk ekarri.

Horretaz gain, azpimarratu behar da kanpaina honen asmoa ikasle guztiak integratzea denez, Errenteriako Udalak laguntzarako begiraleak dituela behar bereziak dituzten ikasleak artatzeko.

Ikastaro guzti-guztiak euskaraz ematen dira.