Bide publikoan aparkalekua arautzen duen zerbitzua eskaintzeagatik (TAO) tasa ordaintzeko epea, zabalik

Ogasun saileko ordezkariak hartutako erabakiaren bidez, 2020 urteari dagokion Bide publikoan aparkalekua arautzen duen zerbitzua eskaintzeagatik (TAO) Tasaren padroia onetsi eta gero, kobratzeko borondatezko epeari hasiera eman zaio, ondorengo xehetasunak kontutan hartuz:

Zergabilketa epea: 2020ko urtarrilaren 28tik 2020ko otsailaren 28a arte, biak barne.

Sarrera modua: Helbideratutako ordainagiriak borondatezko epearen azken egunean baimendutako Entitate eta kontuan kargatuko dira.

Edozein arrazoi dela medio dagokion kuota ordaintzeko ordainagirik ez dutenak Errenteriako Udalaren ZU! Arreta zerbitzura gertura daitezke astelehen, asteazken eta ostiraletan 7:30etik 15:00etara eta astearte eta ostegunetan 7:30etik 19:00etara, ordainketa burutu ahal izateko ordainagiriaren kopia bat bertan emango baita.