Igeriketa-lehiaketa dela eta, larunbat goizean Galtzarabordako igerilekua itxita egongo da

Igeriketa-lehiaketak direla eta, datorren larunbatean, otsailaren 8an, Galtzarabordako Udal Kiroldegiko igerilekua itxita egongo da jendearentzat eguerdiko 13:00ak arte.

Igerileku horretan programatutako igeriketa ikastaroak Fanderian burutuko dira, ordutegi berean, haurtxoenak izan ezik, ikastaro hauek orain arteko ordutegi eta lekuan ematen jarraituko baitira.

Gainontzeko instalazioa irekita egongo da ohiko ordutegian.

Udal kirol instalazioetako bazkideek eta gainontzeko erabiltzaileek Fanderiako Igerilekua erabili ahal izango dute egun osoan.