Inauterietako herri bazkarirako tiketak larunbatean jarriko dira salgai

Inauteri batzordeko kideak gogoz eta ilusioz ari dira ekimen guztiak prestatzen. Besteak beste, eta azken urteetako arrakasta kontuan izanik, herri bazkaria ere antolatu dute: otsailaren 22an izango da hori, 14:00etan, Merkatuzarren.

Bazkariaz gozatzeko tiketak 15 euroko kostua du helduentzat eta 10 eurokoa haurrentzat. Menu beganoa dastatzeko aukera ere izango da; aukera hau nahi dutenek helduen tiketa erosi beharko dute eta ondoren mezua bidali beharko dute kultura@errenteria.eus helbidera.

Tiketak larunbatean, hilak 8, jarriko dira salgai Xenpelar Kulturdendan (Zumardia) eta Aralar tabernan (Madalena kalea).

Inauteri batzordekideek dei egin nahi diete herritarrei bazkari honetan parte hartzera eta aurtengo inauterien gaia diren jolas eta jostailuak oinarritzat hartuta mozorrotuta bertaratzeko.

Helduentzako menua: 15 €

  •  Entsalada errusiarra
  •  Askotariko iberikoak
  •  Oilaskoa parrillan
  •  Torrijak
  •  Kafea
  •  Edariak

Menu beganoa: 15€

  •  Entsalada
  •  Gazta begano kroketak
  •  Linda McCartney hanburgesa eta saltxitxa parrilan
  •  Izozki beganoa
  •  Kafea
  •  Edariak

Haurrentzako menua: 10 €

  • Kroketak
  •  Oilaskoa parrillan
  •  Txokolate tarta
  •  Edariak