‘Berrio eta Ortiz, 51 urte Naranjo de Bulneseko tragediatik’ proiekzioa eskainiko dute bihar Urdaburu Mendizale Elkartean

Kirola 2020-02-05 | 0

Bihar, osteguna, 20:00etan, Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan (Juan de Olazabal 23) elkarteko bazkide den Alberto (Tito) Caceresek, ‘Berrio eta Ortiz, 51 urte Naranjo de Bulneseko tragediatik’ izeneko proiekzioa aurkeztuko du.

Proiekzio honek, Naranjo de Bulnesera egindako neguko lehen igoera eta 1969an gertatutako istripua eta bertan bizitako esperientziak kontatzen ditu.

No comments yet.

Utzi erantzuna