Kaldereroetan parte hartzeko entseguak astelehenean hasiko dira

Alaberga | Inauteriak | Kultura 2020-02-06 | 0

Urtero bezala, Alabergako Auzo Elkarteak otsailaren 15ean arratsaldeko 19:30ean, kaldereroie ongi etorria emango die Inauteriei hasiera emateko.

Hori dela eta, parte hartu nahi duten guztiei jakinarazi nahi diete datozen otsailaren 10, 11 eta 13an, 19:15ean, entseguak izango direla auzo elkarteko lokaletan. Helburua herri eta auzo giroa sustatzea denez, parte hartzea animatu nahi dituzte herritarrak.

No comments yet.

Utzi erantzuna