Ondartxoko pantalana, herritarrentzat erabilgarri

Argazkian: Iztietako Gurekin Auzo Elkarteko ordezkariak, Hibaikako ordezkariak, Kiroletako azpisailaren zinegotzia den Maite Gartzia eta Auzoetako eta Hiri Mantenuko azpisailaren zinegotzia den Bernar Lemos.

Ondartxoko pantalana erabilgarri dago; ontziekin Oiartzun ibaira jaistea erraztuko die hala nahi duten erabiltzaileei kirola egiteko eta abar.

Herritar guztiei irekita dagoen sarbidea da, eta hortik dator Iztietako Auzo Elkartearen presentzia lehenengo egun honetan.

Azpiegitura hau orain arte erabili den arrapalari gehitzen zaio, hain zuzen ere, ibilguaren ezkerraldean eta Ondartxo hiltegiaren parean dagoenari.

Hormigoizko sarbide hori ez zen egokiena ontziak garraiatzeko, eta horregatik, arrapala egokiagoa sortzeko eskatu zuen Hibaika Arraun Elkarteak.

Hala, plataforma berri hau gauzatu da: 3,5 metroko zabalera duen jaitsiera-pasabide bat ibaiaren ibilguaren gainean dagoen pantalan batean lehorreratzen dena.

Zabalerak pantalanera sartzeko aukera ematen du, baita 12 metroko luzera eta 1,72 metroko zabalera duen traineru batekin ere.

Arraunerako pantalana 20 m luze eta 5,5 m zabal da, eta baldintza ezin hobeak eskaintzen ditu ontziak uretaratzeko. Pantalanari angeluko buru bat jarri zaio, deflektore gisa jardun dezan ibaiak ekar ditzakeen flotatzaileen aurrean, eta, era berean, beste ontzi batzuk behin-behinean atrakatzea ahalbidetzen du.

Lizitazioaren zenbatekoa 203.553 eurokoa izan zen (BEZa barne), eta Gipuzkoako “Astilleros Amilibia, S.L.” enpresari esleitu zitzaion obra, dagokion lehiaketa publikoaren ondoren.

Bernar Lemos Hiri Mantenu azpisailaren eta Auzoen zinegotziak azaldu duenez,  pantalanerako sarbidea “babestuta dago, baina irekita; izan ere, herritar guztiek edozein unetan erabil dezakete, eta atea irekita egongo da”. Gainera, “instalazioa mantentzeko ardura partekatua” eskatu du.

Maite Gartzia Kiroletako azpisailaren zinegotziak esan duenez, “obra honek ur kirolariei beren jarduna erraztuko die”.