Trafiko aldaketak eta afekzioak inauteriak direla eta

Inauteriak direla eta, Udaltzaingoak trafikoaren inguruko neurri batzuk ezarri ditu otsailaren 22 eta 23rako.

Desfileen ordutegiak

Otsailak 22, larunbata:

• Hasiera: 18:30

• Amaiera: 20:30

Otsailak 23, igandea:

• Hasiera: 12:00

• Amaiera: 15:00

Desfileen ibilbidea

Pontika – Arramendi pasealekua – Errioxa biribilgunea – Tulle – Maria Lezo – Xenpelar – Biteri – Alfonso XI – Nafarroa hiribidea – Galizia biribilgunea – Nafarroa hiribidea – Zumardia – Santa Klara (Matxain) biribilgunea.

Zirkulazioaren gaineko neurriak

Erdigunea oinezkoen esparru bezala geratuko denez, ibilgailu-motordunen trafikoari itxiko zaio, otsailaren 22ko (larunbata) 13:30etik otsailaren 23ko (igandea) 16:00ak arte.

Mozketak ondorengo kaleei eragingo die: Maria de Lezo, Xenpelar, Foru plaza, Alfontso XI eta Biteri. Hori dela eta herritarrei eskatzen zaie ibilgailuak kale horietatik kentzeko larunbataren 12:00ak baino lehen.

Oinezkoentzat geratuko diren kale horietaz gain, Tulle kalea eta Nafarroa hiribidea Galizia eta Gabierrota biribilguneen artean desfilerako ibilgailurik gabe egon beharko dute otsailaren 22an, larunbata, 12:00etatik 21:00etara eta otsailaren 23an, igandea, 9:30etik 15:00etara.

Larunbatean eta igandean desfileak hasi baino 30 minutu lehenago trafikoa moztuko da ondorengo eremuetan:

• Beraun kalearen bidegurutzea Arramendi pasealekuarekin

• Aiako Harria

• Aralar plaza

• Galizia biribilgunea (N-1 errepidera desbideraketa)

• Lartzabal (trafikoa saihesbidetik)

Erdigunera joango diren gidariei gomendatzen zaie desfileek diharduten bitartean, zehazki larunbateko 18:00etatik 20:30era eta igandeko 11:30etik 15:00etara, erdigunea sahiestea eta ordezko bideak erabiltzea, adibidez N-1a, auzoetara sartzeko.

Jaien eremuaren barruko garajeak erabiltzen dituztenek, Koldo Mitxelena plaza, Pablo Iglesias, Biteri 38 eta Morrongilleta 4, horrelakoetan erabili ohi diren sarbideak erabiliko dituzte.

Nafarroa etorbidearen 27 eta 19 zenbakietako aparkalekuetan aparkatzen dutenek kontuan hartu beharko dute desfilea gauzatzen den bitartean ezin izango direla bertara sartu ala atera.

Egokitutako aparkalekua

Arramendi parkeko zabalgunea (Lousada kalea) aparkaleku gisa egokituko da, eta sarrera/irteera Lousada kaletik egingo da. Baimendutako ordutegia: otsailaren 22an (larunbata) 10:00etan hasita, otsailaren 23ko (igandea) 18:00ak arte.

Garraio publikoa

Mozketek irauten duten bitartean, Morrongilletako autobus linearen geltokia, eta baita Xenpelarrekoa ere, Tulle kalera pasatuko dira.
Zumardian, Gabierrotan eta Lartzabalen dauden geltokiak Diputazio plazara aldatuko dira.