Herri honetako Añarbe Herri Onurako Mendian aske eta identifikatu gabe bazkatzen duten behi-abereak daudela ikusita, eta habitat naturaletan, espezieetan eta zuhaiztietan eragiten dituzten kalteak ekiditeko asmoz, abere-jabeei ohartarazi nahi zaie guztiak menditik kendu beharko dituztela martxoaren 4a baino lehen, hau barne.
Epe hori bukatutakoan, Errenteriako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak dituzten mendi eta bioaniztasuneko zerbitzuen bitartez, aipatutako ganadua erretiratu egingo da, hurrengo legedia aplikatuz: 240/1995 Dekretua, Aiako Harriko Parke Naturaleko Natur Baliabideen Antolamendurako Plana (NBAP) onartzen duena, eta Mendien 7/2006 Foru Araua. Era berean, 34/1989 Foru Dekretua, Gipuzkoan dauden Foru Aldundiaren ondarezko mendietan nahiz onura publikokotzat deklaratutakoetan ganadua larreratzeko arauak ematen dituenean agintzen dena kontutan hartuko da. Kasu honetan, abere-jabeek ez dute erreklamatzeko inolako eskubiderik edukiko.