Eskola Feministaren 5 tailer berri egongo dira udaberrian Emakumeen Etxean

Udalak martxoa eta ekaina bitarterako antolatutako Eskola Feministaren programazioa aurkeztu du.

Urrian eman zitzaion hasiera eskolaren seigarren ikasturteari eta, geroztik, hainbat ikastaro, tailer eta talde martxan egon dira. Oraingo honetan, martxoa eta ekaina bitarterako bost tailer berri proposatzen dira:

Berdintasunetik maitatzea tailerra: Helburua da maitasunari buruz barneratu ditugun mito eta tranpak argitzea, eta beste maitasun mota bat definitzen hastea, gure desioei forma ematea, elkar zaintzeko berdintasunezko espazioak sortuz, ongizatea eta plazerra sortuko dutenak.

Martxoaren 11tik maiatzaren 27ra; asteazkenetan; 15:00-17:00; gazteleraz.

Irrintzi tailerra: tailerraren helburuak hauek dira: animatzea, gero eta emakume gehiagok adierazpide hau hartu eta erabil dezan; oihu honi buruzko ezagupenak ematea; nork bere soinua hobetzea eta ondo pasatzea. Irrintzia askapenerako tresna gisa hartuta.

Martxoak 13; ostirala;18:00-20:30; euskaraz.

– Tuppersex subertsiboa: feminismoa, kontsumo arduratsua eta plazerrak: Tailerraren irakasleak Desmontando a la Pili sexologiako emakume profesionalen kooperatiba bat da, hainbat esparrutatik sexua lantzen duena, denda erotikoa eta tuppersex, sexu-hezkuntza eta aholkularitza eta terapia sexologikoa, betiere ikuspegi feministatik eta Ekonomia Sozial eta Solidarioaren esparruan txertatuta.

Apirilak 25; larunbata; 10:30-13:30; gazteleraz; SETEM Hego Haizea. Baloreen Faktoriak antolatuta.

Etxerako oinarrizko brikolaje-tailerra: helburu nagusia da etxeko bizitzan autonomoagoak izatea eta oinarrizko brikolajeari buruzko nozioak ikastea. Itziar Ostolaza Berdintasun zinegotziak azaldu du berriki egin den ‘Elektrizitate taiilerrak’ arrakasta handia izan zuela, eta horregatik antolatu dutela hau.

Maiatzak 9; larunbata; 10:00-13:30/15:00-17:30; gaztelaniaz.

Autodefentsa feminista Tailerra (hastapena): Tailerraren helburuak hiru dira:

Lehenengoa erasoak identifikatzen ikastea, indarkeriaren jatorria eta eraikuntza aztertzea alderdi guztietan, baita haren ondorioak ere; Bigarrena eguneroko bizitzako eraso-egoerei erantzuteko eta horiek konpontzeko mekanismoak eta jarduerak bilatzea eta gure eskubideez, erantzukizunaz eta hirugarrena gure gaitasunez jabetzea ahalbidetuko duen espazio bat sortzea, emakumeen bizitza gizonekiko errespetuz baldintza berdinetan eragozten duen indarkeria-mota horrekin amaitzeko.

Maiatzak 15, ostirala: 16:30-20:30

Maiatzak 16, larunbata: 9.30-13.30/15.30-19.30

Gazteleraz

Gainera, hurrengo ikastaro eta jabekuntza taldeetan izena emateko aukera irekita dago, plaza libreak daudelako:

– Norberak bere gela: curriculum ezkutuak

-Indarkeriarik gabeko bizitzaren aldeko emakumeen gunea

– Emakume zaintzaileentzako topagunea

Era berean, Eskola Feministaren datu onak nabarmendu nahi ditugu: guztira, 170 emakumek eman zuten izena 2019ko udazkenean eskainitako ikastaroetan. 2018-19 ikasturtean berriz, 115 emakumek eman zuten izena.
Hauek dira martxan jarraitzen duten ikastaro eta jabekuntza taldeak. Denak beteta daude eta ezin da izena eman:

– Emakumeak erresistentzian eta errebeldian

– Munduko emakumeen literatura

– Emakumeak eta osasuna

– Batukada feminista

Ikastaro guzti hauek doakoak dira eta izena emateko epea irekita dago otsailaren 24tik aurrera.

Izena emateko bide hauek daude: ZU! Zure Udala Arreta Zerbitzuan (udaletxeko beheko solairuan):

7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostirala

7:30-19:00 astearte eta osteguna

Errenteriako Udala: Herriko Plaza z/g. 20100

Edo online esteka honetan.

Eskola Feministari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero Emakumeen Etxean bertan (Txirrita Parkea, zk.g) edo telefonoz (943 449 630) jasotzeko aukera egongo da, astelehen eta ostiraletan 9:00etatik 13:00etara eta astearte, asteazken eta ostegunetan 16:00etatik 20:00etara.

Deskargatu eskuorria hemen.