Antzerki Labea eta Xenpelar Tailerrak elkarlanean

Iaz hasitako bideari jarraipena emanez, bi hilabetez aritu dira Antzerki Labeako sorkuntza taldea eta Xenpelar Tailerretako zeramika taldea elkarrekin bide bat eraikitzen. Patchwork mundua landu ondoren, aurten antzerkia eta zeramika non batzen diren hausnartu dute. Elkarrizketak eta bisitak egin dizkiote elkarri modu sortzaile batean zubiak eraikiz. Prozesuak edo esperientziak berak emaitzak baino garrantzia handiagoa badu ere ekimen honetan, mostra txiki baten forma eman diote herritarrei hilabete hauetan sortutako harreman honen berri emateko.

Mostra irekia izango da otsailaren 26an, Xenpelar Etxean, arratsaldeko 19:30ean.