Espainiako estatuan 2007an sartu zen indarrean zarata-mapak eta kalitate akustikoko helburuen aplikazioa arautzen zituen legeria, eta, Euskal Autonomia erkidegoan, 2013an.
Indarreko legeria betetzearren, Errenteriako Udalak dokumentu hauek idatzi eta tramitatu ditu:
• Errenteriako Zarata Mapa onartu zen 2017ko urtarrilean.
• Errenteriako Soinu-ingurua Hobetzeko Plana onartu zen 2018ko ekainean.
Aipatutako planaren ekintzen artean dago herriko eremuko planak idazteko zeregina, kalitate akustikoko helburuak betetzeko neurriak ezarri ahal izateko.
Zer dira BABEak? (Babes Bereziko Eremu Akustikoak)
Eremu bat mugatzen da bertan identifikatzeko igorle akustikoen fokuak eta horien intzidentzia. Eremu bakoitzean plan bat egingo da aplikatu beharreko kalitate akustikoko helburuak lortzeko.
Saiatu da multzo berean biltzen antzeko jatorriko zarata-afekzioa duten auzoak, eta 8 BABE egin dira:
• Beraun/Pontika
• Iztieta/Morronguilleta/Erdigunea
• Gabierrota/Fanderia/Lartzabal/Markola
• Olibet/Etxebarrieta
• Kaputxinoak/Sorgintxulo/Don Bosco
• Esnabide/Galtzalaborda
• Gaztaño/Gaztañoberri
• Sagardiburu/Anabitarte
Planak idazteko, deskribatutako lanak burutu ditu AAC, Centro de Acústica Aplicada enpresak.
Udalaren ustez, dokumentu hauek markatzen dute epe ertain eta laburrean burutu behar diren neurrien ibilbide-orria. Garrantzitsuak dira herritarrek gai honen inguruan egin ditzaketen ekarpenak, eta jada argitaratu da dokumentua Udalaren ingurumenari buruzko web-orrian.
Herritarren parte-hartzean sakontzeko, asmoa da bilerak egitea dokumentua idatzi duten teknikariek dokumentua bera aurkez dezaten. Bilera irekiak izango dira herritarrentzat, eta asmoa da eragindako auzoetako biztanleak bertara daitezen.
Hau da bilera-egutegia:
Martxoak 5: Bilera Gaztaño, Zamalbide, Beraun eta Pontikako biztanleekin eta auzo-elkarteekin.
Lekua: Reina aretoa. Xenpelar kalea, 3.
Martxoak 9: Bilera Agustinak, Erdialdea, Fanderia, Gabierrota eta Lartzabalgo biztanleekin eta auzo-elkarteekin.
Lekua: Reina aretoa. Xenpelar kalea, 3.
Martxoak 12: Bilera Galtzaraborda, Igantzi, Kaputxinoak, Iztieta, Olibet-Etxebarrieta eta Alabergako biztanleekin eta auzo-elkarteekin.
Lekua: Reina aretoa. Xenpelar kalea, 3.
Bilerak izango dira 18:30ean.
Adierazi den moduan, bilera irekiak izango dira eta informazio zuzena eskuratu nahi duen oro etorri ahal izango da. Bilera horietan jasoko dira herritarrek adierazten dituzten kezkak eta arazoak ere. Ekarpen horiek kontuan izanda izendatuko dira herriko Babes Bereziko Eremu Akustikoak.
Udalak espero du bilera hauek balio izatea kutsadura akustikoarekin sentsibilizatuta gauden guztion artean definitzeko herriko akustika hobetzeko estrategia, eta herritarrek parte hartzea espero du.