Kalez kale ibiliko dira igandean Iñude eta Artzainak

Aurten hogeita hirugarrenez, Orereta Ikastolako Iñude eta Artzaien konpartsa datorren martxoaren 1ean, inauteri-igandearen osteko lehen igandean, aterako da herriko kaleetara.

Koldo Mitxelena plazan ekingo zaio jaiari eguerdiko 12:00etan. Maria de Lezo, Xenpelar, Viteri, Alfonso XI, Pelotarien kalea, Kapitan Enea eta Viteri (txiki) kaleetan zehar Gamon Zumardira iritsiko da; eta han fandangoa eta arin-arina dantzatuko dute. Itzulera, berriz, Herriko Enparantza, Foruen Plaza, Xenpelar eta Morrongilleta kalean gora, Koldo Mitxelena plazara ostera. Bertan bukatuko da jaia ekitaldi nagusiarekin. Euria balitz, Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastokian egingo da azken hori.