KB eta Zuzen izan dira inauterietako mozorro lehiaketako taberna irabazleak

Inauteriak | Kultura 2020-02-28 | 0

Tabernen arteko mozorro lehiaketako sariak KB eta Zuzen tabernentzat izan dira aurtengoan. Epaimahaikideek gaiaren trataera, originaltasuna, elementuen diseinu eta girotzea baloratu dituzte erabakia hartzerakoan.

KB tabernak jaso du sari nagusia eta ondorioz, 500 euro jasoko ditu 2021ko inauterietan taberna mozorrotzeko materiala erosteko laguntza moduan. “Playmobil pirata barku baten itxura eman diote tabernari detaile guztiak zainduz”, adierazi dute epaimahaikideek.

Halaber, aipamen berezia egin nahi izan diote Zuzeni Jumanji pelikulak oinarri duen jokoa aitzakia hartuta taberna osotasunean girotzeko egin duten lanagatik. Horren arabera, 250 euro jasoko dituzte datorren urteko mozorroa prestatzeko.

Udalak, gainera, lehiaketan parte hartu duten Errenteriako taberna guztiei eskerrak eman nahi izan dizkie.

No comments yet.

Utzi erantzuna