Martxoaren 8ko ekimenek hilabete osoa hartuko dute

Pixkanaka gerturatzen ari da martxoaren 8a, emakumeen nazioarteko eguna, eta honen harira Errenteriako Udalak, hainbat emakume taldek eta talde feministek, Berdintasun Kontseiluarekin batera, egitarau zabala eta aberatsa antolatu dute.
Martxoaren 5ean hasita eta hilabete osoan zehar, mota anitzetako ekintzak burutuko dira, betiere, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta emakumeen jabekuntza bultzatzeko helburuarekin.
Bi aipamen berezi egin nahi ditugu. Alde batetik, X. Mariasun Landa Sarien banaketa: Berdintasun Kontseiluaren ekimenak aurten hamar urte betetzen ditu eta ekitaldi berezia antolatu da. Dejabu antzerki konpainiak aste honetarako antolatu duen Fikzioa berreraiki ikastaroarekin lotura izango du.
Beste alde batetik, martxoaren 8a berezia izango da ekimen ugari antolatu direlako: pala jaialdia, bazkaria eta manifestazioa. Deialdi berezia egin nahi da egun horretako ekintzetan parte hartzeko eta, bereziki, mugimendu feministak antolatzen duen manifestazioan parte hartu eta aurten ere gure herriko kaleak aldarriaz betetzeko.
Gainerako ekintzak eta zehaztapen guztiak bildu ditugu jarraian zehaztutako programazioan, baina aurkeztutakoez gain, zenbait taldek egitarau propioa landu dute.

MARTXOAK 5
ANTZERKI ENTSEGU IREKIA: pARTEkatu: “Emakumeok mugimenduan; testimonios de migración”
18:00 Emakumeen Etxea
Sarrera: Doan
Antolatzailea: ASOCIACIÓN TEATRAL ACT II eta Errenteriako Udala
MARTXOAK 7
X. MARIASUN LANDA SARIEN BANAKETA
11:30 Emakumeen Etxea
Antolatzailea: Berdintasunerako Kontseilua
FIKZIOA BERRERAIKI PERFORMANCEA
12:30 Emakumeen Etxetik abiatuta·
Antolatzailea: Dejabu Antzerki konpainia eta Berdintasunerako Kontseilua
MARTXOAK 8
EMAKUMEEN PALA JAIALDIA
10:30 Agustina Otaola Raketista Profesionala Frontoia
Sarrera: Doan
Antolatzailea: Errenteriako Udala eta EPE Emakume Pilotarien Elkartea
MANIFESTAZIOA
12:00 Manifestazioa Errenterian. Herriko Plaza.
18:00 Manifestazioa Donostian. Boulevarda.
Antolatzailea: Oreretako Emakumeon Batzarra
EMAKUMEEN BAZKARIA*
14:00 Merkatuzar
* Aurrez tiketa erosi beharko da
Antolatzaileak: Auzoetako emakume elkarteak ·
MARTXOAK 13
IRRINTZI TAILERRA*
18:00-20:30 Emakumeen Etxea
* Izena eman behar da
Antolatzailea: Errenteriako Udala
MARTXOAK 17
ERROA ETA GEROA DOKUFORUM
18:30: Emakumeen Etxea
Antolatzailea: Emakumeen Etxea eta Sorginatxurrak Taldea
MARTXOAK 28
ETXEKO LANGILEEN III. FESTA
12:00 Emakumeen Etxea
Antolatzailea: SOS Arrazakeria Gipuzkoako Etxeko Langileen Taldea.

EMAKUMEEN XVI. ZINE EMANALDIA ·
– MARTXOAK 12: LA MUJER DE LA MONTAÑA
– MARTXOAK 26: CARMEN Y LOLA
18:00 Niessen Kulturgunea
Sarrera: Doan
Antolatzailea: Amalatz Talde Feminista