101 urte bete ditu Isidra Fernandezek

101 urte bete zituen igandean Isidra Fernandezek eta atzo Aizpea Otaegi alkateak bisita egin zion.

Bisitan Isidraren bizitzari buruz hitz egin zuten: Caceresko probintzian jaio zen, eta heldua zela etorri zen, 1970 inguruan. Ordutik Bartzelona eta Errenteria artean bizi izan da, bertan bizi baitira bere alabak.

Isidrak bi alaba ditu, 8 biloba,11 birbiloba eta bi hereniloba. Igandean familiakoekin ospatu zuen urtebetetzea, eta joan ezin izan zutenek telefonoz zoriondu zuten.

Bitxikeria gisa, alkateak errenteriarrak 100 urte betetzen dituztenean bisitatzen ditu; kasu honetan, 101. urtebetetzean izan da, Fernandezen karnetean gaizki agertzen baita jaiotze-data: 1920 urtean jaio zela dio, eta 1919an jaio zen.