Apirilean 6-8 urte bitarteko umeentzako Irakurketa Kluba itzuliko da

Irakurketa Klub berria sortuko da 6-8 urte bitarteko haurrentzat apiriletik aurrera. Sei saiok osatuko dute egitaraua, astearteetan, 18:15ean, Xenpelar Etxean: apirilaren 21 eta 28an, eta maiatzaren 5, 12, 19 eta 26ean.

Haurrek heldu batek lagunduta joan beharko dute, eta izena ematea beharrezkoa da apirilaren 3a baino lehen (taldea bete arte):

Telefonoz: 943 449 635

Emailez: biblioteka@errenteria.eus

Whatsapp-ez: 647 673 451

Saioak Lur Kortak dinamizatuko ditu eta ipuinak kontatzeaz gain, liburu ezberdinak ikusteko aukera izango dute, bai taldean, eta baita laguntzera doazen helduekin batera ere.