Euskarazko 9 film labur proiektatuko dituzte asteazkenean, 2020ko Euskaraldiaren testuinguruan

Euskara | Kultura 2020-03-09 | 0

Zinemazaleentzat hitzordu bat antolatu du Lau Haizetara elkarteak, Udalaren babesarekin, datorren asteazkenerako, martxoak 11. Laburbiraren XVII. edizioan 9 film labur izango dira ikusgai, guztiak 2018tik 2020ra bitartean egindakoak. Hauetariko batzuk 2019ko hainbat jaialditan aurkeztutakoak dira eta ikusleen artean arrakasta handia izan dute.

Emanaldia Reina aretoan izango da, 18:30ean, eta 9 film labur hauek ikusi ahal izango dira ordubetez:

• Gau Beltza (Euskaltzaleen Topagunea)

• Urak dakarrena (Marilin taldea)

• Anti (Josu Martinez)

• Tigre bat (Amaia San Sebastian)

• Pil Pil (Kristina Zorita)

• Mamarro (Ibon Iza Totorika)

• Kateak (Yolanda Mazkiaran)

•Jauzi bat eta Prixt (Maitane Eyheramonho)

• Harria Herria (Dimegaz Kultur Elkartea)

Euskaltzaleen Topaguneak bi helburu nagusirekin sortutako zirkuitu ibiltaria da Laburbira: euskarazko sortzaileen lana ezagutaraztea eta ikusleei geurean sortutako perla hauez gozaraztea.

No comments yet.

Utzi erantzuna