Orereta Ikastolak antolatutako udalekuetan izena emateko epea, zabalik

Gazteria | Hezkuntza 2020-03-09 | 0

Orereta Ikastolaren udalekuetan izena emateko epea zabalik da datorren martxoaren 18a arte.

Udaleku hauek 2 eta 12 urte arteko haur zein gazteei daude zuzenduta, eta hala nahi duten familia guztiek hartu dezakete parte.

Ekainetik Madalenak arteko iraupena izango dute (hiru edo lau astetakoa, haurren adinaren arabera). Goizeko ekintza izaten da udalekuena; zaintza eta jangela (3, 4 eta 5 urteko umeentzako) zerbitzuarekin, hala behar izanez gero. Asteka edota osorik kontratatzeko aukera dago.

HHko haurrentzako udalekuak AƱabitarteko gune berde eta instalakuntzetan burutzen dira. LHkoei zuzendutakoak, aldiz, herrian bertan (erdialdean). Bi aukera horiez gain, ingeles-udalekuak ere eskaintzen ditu Ikastolak.
Informazio gehiago eta izen-ematea: www.oreretaikastola.eus

No comments yet.

Utzi erantzuna