Kontzertu solidarioa egingo dute igandean Zaporeak elkartearen alde

Kultura | Solidarioa 2020-03-10 | 0

Igandean, hilak 15, eguerdiko 12:30ean, Zaporeak elkartearen aldeko kontzertu solidarioa izango da Madalena basilikan, Niessen Elkarteak antolatuta.

Musika errepertorioa Donostiako Easo Koruko beteranoen taldeak eskainiko du.

Sarrera doakoa izango den arren, bertaratzen direnek diruz edota lekari kilo batekin lagundu ahal izango diote Zaporeak elkarteari.

No comments yet.

Utzi erantzuna