Udalak bere ekipamenduak itxi ditu, oinarrizkotzat jotzen dituen lau izan ezik

Jaurlaritzak deklaratu berri duen osasun-larrialdiaren egoerarekin bat eginez, Errenteriako Udalak atzo hartutako neurriak areagotu eta zehaztu ditu. Neurri hauen guztien helburuak dira herritarren osasuna zaintzea eta, ahal den neurrian, koronabirusaren zabaltzea prebenitzea.
Hori guztia kontuan harturik, Errenteriako Udalak erabaki du bere ekipamendu guztiak ixtea eta bertan gauzatzekoa zen programazio guztia etetea. Ixtea gaurtik aurrerakoa izango da, 15:00etan hasita.
Ixte honek, ordea, lau salbuespen edukiko ditu, bertan ematen den zerbitzua oinarrizkotzat jotzen delako:
• Udaleko ZU! arreta zerbitzua
• Errenteriako Emakumeen Etxea
• Gizarte zerbitzuetako arreta
• Gaztelutxo
Era berean, Udalak gogorarazi nahi du egoeraren jarraipena egiten ari dela eta jasotzen dituen osasun-agintaritzaren gomendioei hainbat neurri berri har ditzakeela, egunez egun, egoeraren bilakaerara egokituta.
Era berean Errenteriako Udalak Osakidetzak prebentziorako eman dituen neurriak jarraitzeko gomendioa eman nahi die berriro errenteriar guztiei.