Herritarren mugikortasunari eragiten dioten hainbat aldaketen berri eman du Udalak

Covid-19ak sortutako osasun-krisiaren aurrean, herritarren mugikortasunari eragiten dioten hainbat aldaketen berri eman nahi du Udalak:

TAO zerbitzuaren aldi baterako etetea

TAO guneak aparkaldi librea duten eremu moduan ulertuko dira, inolako mugarik gabe.

Honekin, herritarrak herri jabarian egoteko denbora murriztu eta Udaltzaingoak lehentasunezko beste zeregin batzuk egiteko langileak izatea bermatu nahi da.

Hiri igogailuak erabiltzeko protokoloa

Ahal den neurrian herritarrek hiri igogailuak ez erabili eta ibilbidea oinez egitea eskatzen da.

Igogailua erabiltzea beharrezkoa den kasuetan, pertsona bakarrak erabili ahal izango du bidaia bakoitzean.

Herri garraioan aldaketak

Herriko autobusen zerbitzuak bere jarduerari eusten dio, baina linea batzuen maiztasuna murriztu du.

Hala, anbulategietarako zerbitzua bermatzeko, U22 lineak ibilbidea aldatu du, ohiko maiztasunari eutsiz.

Era berean, gidariak eta bidaiariak babesteko neurriak aktibatu dira, Euskadiko Garraio Agintaritzak argitaratutako jarraibideen arabera: bidaiariak atzeko ateetatik sartuko dira, eta ordainketa Mugi edo Lurraldebus txarteletara mugatu da. Gainera, autobusetan bertan jarri dute segurtasun neurriei buruzko informazioa.

Horniketa zerbitzu eta pertsonei laguntzeko ordutegietan malgutasuna

Zamalanetarako ordutegia 24 ordukoa izango da, horniduren banaketa eta hornikuntza bermatzeko, eta hala behar duten pertsonei laguntza emateko.

Oinezkoentzako guneetan ere zirkulazio askea baimendu dute, banaketa lanetarako eta beharra duten pertsonak lagundu eta mugitzeko.