Koronabirusa dela eta, Udaleko garbiketa zerbitzua indartu da

Osasuna da zaindu beharreko aktibo nagusia, eta, zalantzarik gabe, higienea da koronabirusaren krisiari aurre egiteko tresna nagusietako bat. Horregatik, Errenteriako Udalak bere Garbiketa Zerbitzua berrantolatu eta funtzio berriak hartu ditu herriko higienea areagotzeko.

Hona hemen hartutako neurriak:

• Presiozko garbiketarako hiru makina (karcher modukoak) lanean ari dira jendea pilatzen den guneak garbitzen, hala nola anbulatorioak, autobus eta topo geltokiak, edo Gabierrotako hirugarren adinekoentzako zentroa. Baita zabor edukiontzien irlak garbitzen ere.

• Edukiontzi grisak eta marroiak egunero garbitzen dira kanpotik eta txandakako egunetan barrutik, presio bidez.

• “Zemar”-a (presiozko garbiketa-makina) egun osoan ari da lanean, gehitu zaion errefortzuari esker.

• Ur eta xaboiz betetako zisterna batez hornitutako baldeo kamioiaren lana indartzen da atzealdean mahuka batekin doan pertsona baten lanarekin.

• Hiriko igogailuak egunero garbitzeaz gain, egunero desinfektatzen dituzte.

Era berean, Udalak erantzunkidetasunerako deia zabaldu nahi du beste behin ere, eta, egoera kritiko honetan, bereziki arduratsuak izan daitezen eskatu nahi die herritarrei. Adibidez, maskoten jabeei beren gorozkiak jasotzeko eskatzen zaie. Hori beti egin behar duten zerbait da, baina une honetan are garrantzitsuagoa da, Garbiketa Zerbitzuak herritarren babeserako beharrezkoak diren beste zeregin batzuetan zentratu ahal izateko.