Eskola Kiroleko langileek ekimen bat jarri dute abian familiek konfinamenduan ariketa egiten jarrai dezaten

Koronabirusaren ondorioz ezarritako alarma egoeraren aurrean eta konfinamenduan gauden honetan, Oarsoaldeko Eskola Kiroleko teknikariak nahiz Kirolaisi XXI-ek, Oarsoaldean Eskola Kiroleko zerbitzua eskaintzen duenak, herritarrei jarduera fisikoa egiten jarraitzeko modua helarazi nahi die herritarrei.

Helburu nagusia, familiak etxean egiteko moduko kirol ariketa, jolas eta baliabideak eskaintzea da eta bide batez, Oarsoaldeko Eskola Kirolaren egiturak berean jarraitzen duela helaraztea, itxialdian bada ere.

Oarsoaldean Eskola Kirolean parte hartzen duten ikastetxe ezberdinetako begiraleek nahiz teknikariek grabatutako bideoak, familiei bidaliko zaizkie, eskolaren ohiko harreman sareetatik (whatsapp, gmail, etab.) ikastetxeetako eskola kirola koordinatzaileen bitartez. Era berean, heziketa fisikoko hainbat irakaslek, haien ikasgaien eduki osagarritzat erabiliko dituzte bideoak.

Erronka nagusia ariketa horiek familiako kide guztien artean egitea izango da eta nahi dutenek une horiek grabatzea. Hala egitekotan, #eskolakirolaetxean eta #oarsoaldeakoeskolakirola hashtag-ak erabiltzera eta sare sozialetan elkarbanatzera animatu dituzte familiak.

Eskola Kirolako Teknikariak eta Kirolaisik, gainontzeko elkarte eta herritarrei haien erronkak sortu eta bidaltzera deitu dituzte, koronabirusa ez dadin izan arrazoi kirolik ez egiteko. Hauxe da haiek proposatu duten lehen erronka:

Eta hau, bihgarrena: