Astelehenetik aurrera behin-behineko aparkalekua jarriko dute osasun langileentzat Iztieta pasealekuan

Iztietako anbulatorioa arnas gaixotasunen arreta espezializaturako erreferentziazko zentro bihurtu da, Covid-19 birusak sortutako premien ondorioz. Hori dela eta, Iztieta pasealekuan behin-behineko aparkalekua jarri dute, osasun zentrora lanera joaten diren osasun langileentzat gordeta.

Horrela, osasun langileek materiala kargatzeko eta deskargatzeko lanak egin ahal izatea bermatuko da, bai eta behar duten gaixoei laguntzeko sortzen diren premien alde egitea ere.

Aparkalekua astelehenean, martxoaren 30ean, irekiko dute eta alarma egoerak irauten duen bitartean egongo da martxan.