Liburutegi zerbitzua ez dago itxita! Leiho bat zabalik online ekintzekin

Osasun krisi larriaren aurrean ezarritako alarma egoeraren ondorioz, Errenteriako liburutegiko eraikinak itxita daude martxoaren 13az geroztik. Baina zerbitzua ez dago etenda eta liburutegia eraikin bat baino gehiago denaren ideian sinetsita, Errenteriako liburutegiak ekintza desberdinak antolatuko ditu datozen asteotarako. Liburutegia herritar guztion etxeetara gerturatzea da helburua eta klik batean, adin guztietarako eskuragarri jarriko dira hainbat ekimen.

Datorren asterako hiru ekintza antolatu ditugu streaming bitartez parte hartu ahal izateko: txikienentzat (3-5 urte) Irakurketa kluba, Lur Korta dinamizatzailearekin. English Book Club, Slawka Grabowskaren gidaritzapean; eta Elikadura osasungarria hitzaldia, Jone Mendarteren eskutik.

Hona hemen ekintzen ordutegiak:

• Irakurketa Kluba (3-5 urte): Apirilak 1, asteazkena, 17:15-18.15 (*lehentasuna izango dute aurretik Klub-ean apuntatutako pertsonek).

• English Book Club: Apirilak 1, asteazkena, 19.00etan.

• Elikadura osasungarria, hitzaldia: Apirilak 1, asteazkena, 10.30etan.

Parte hartzea oso erraza da. Liburutegitik esteka bat jarriko da eskuragarri liburutegiak dituen sare sozialetan. Google Chrome bilatzailea erabili beharko litzateke eta ordenagailuko kamera eta mikrofonoa baimenduak daudela ziurtatu. Jadanik ekintzetan parte hartzen dutenei liburutegitik zuzeneko gonbita egingo zaie, baina ekintza guztiak irekiak izango dira (Irakurketa kluba izan ezik, aldez aurretiko izen ematea eskatuko baita) eta herritar guztientzat jarriko dira eskuragarri.

Ondorengo egunetan ekintzetan parte hartu ahal izateko jarraibideak jarriko dira eskuragarri liburutegiko sare sozialen bitartez. Adi egon!

Facebook: @errenteriako.liburutegia

Twitter: @errenterialib

Informazio gehiago: binformacion@errenteria.eus