Herriko autobusen maiztasuna gehiago murriztuko da larunbatetik aurrera

Martxoaren 16an murriztu egin ziren herriko autobus zerbitzuaren linea guztien maiztasunak, anbulatorioei zerbitzua ematen dien linearena izan ezik, horrek ohiko maiztasunari eusten baitio.

Larunbatetik, apirilaren 4tik, aurrera, murrizketa zorrotzagoa izango da martxoaren 30eko dekretu berriaren ondorioz. Bertan esaten da hiri-eremuko garraioak bere zerbitzua murriztu behar duela eta maiztasunek asteburuetakoen antzekoak izan behar dutela.

Alarma-egoera dekretatu zenetik lineen benetako erabilgarritasunaren arabera eta dekretu berria argitaratu zenetik jasotako erabilera-datuetan oinarrituta ezarri da aldaketa.

Ondorengo irudietan lineek lanegunetan zein asteburuetan izango dituzten ordutegiak kontsulta daitezke:

Lanegunetan:

 

 

 

 

 

 

 

 

Asteburuetan: