Madalenak Cup-en antolatzaileek FIFA20 jokoaren online txapelketa antolatu dute umeentzako

Urtero uztailan jokatzen den Madalenak Cup txapelketaren arduradunek, itxialdi hau atseginagoa egin nahian, FIFA20 jokoaren online txapelketa antolatu dute umeentzako. Txapelketa apirilaren 6tik 12ra jokatuko da eta bertan Madalenak Cup txapelketaren batean parte hartu duten umeek parte hartu dezakete.

Antolatzaileek adierazi dute hauek direla baldintzak:

– Telefonoa (whatsapp)

– Play Station 4 gailua

– FIFA20 jokorako online sarbidea (PSplus)

– FIFA20

Izena emateko, bidali mezu bat helbide elektroniko honetara: torneo.madalenak.online@gmail.com eta adierazi datu hauek:

– Izen-abizenak eta jaioturtea

– Jokoaren erabiltzaile-izena (ID)

– Telefono-zenbakia whatsapp erabiltzeko

Izena emateko azken eguna: apirilaren 3a, ostirala (plaza mugatuak).

Irabazleek Madalenak Cup txapelketaren hurrengo edizioan (2020ko uztailan) jasoko
dute saria