Aste honetarako liburutegiko online ekintzak

Liburutegiak online ekintza berriak antolatu ditu aste honetarako liburutegia herritar guztion etxeetara gerturatzeko helburuarekin. Klik batean, adin guztietarako eskuragarri jarriko dira hainbat ekimen.

Aste honetarako lau ekintza antolatu dituzte streaming bitartez parte hartu ahal izateko: Irakurketa Ozenki tailerra 9-12 urtekoentzat, Irene Sotelorekin; Euskarazko literatur solasaldia, Xabier Etxanizen gidaritzapean; gaztelerazko literatur solasaldia, Amaia Garciarekin dinamizatzaile lanetan; eta azkenik, pasa den astean egin bezala, Elikadura osasungarriaren inguruko hitzaldia Jone Mendarteren eskutik. Azken hiru hauek helduentzat zuzenduta daude.

Hona hemen ekintzen ordutegiak:

• Literatur solasaldia (euskaraz): Apirilak 6, astelehena, 19.00 (Liburua: Amek ez dute/Katixa Agirre).

• Irakurketa Ozenki tailerra (9-12 urte): Apirilak 7, asteartea 17.30.

• Literatur solasaldia (gazteleraz): Apirilak 7, asteartea 19.00 (Liburua: Las que aguardan/Fatou Diome).

• Elikadura osasungarria tailerra: Apirilak 8, asteazkena 10.30.

Parte hartzea oso erraza da. Esteka bat jarriko da eskuragarri liburutegiak dituen sare sozialetan. Google Chrome bilatzailea erabili behar da eta ordenagailuko kamera eta mikrofonoa baimenduak daudela ziurtatu, eta estekan klik bat egitea nahikoa da. Jadanik ekintza hauetan parte hartzen dutenei liburutegitik zuzeneko gonbita egingo zaie, baina ekintza guztiak irekiak dira eta herritar guztientzat jarriko dira eskuragarri.

Ekintzetan parte hartu ahal izateko jarraibideak liburutegiko sare sozialen bitartez jarriko dira eskuragarri. Adi egon!

Facebook: @errenteriako.liburutegia

Twitter: @errenterialib