‘Leihoa zabalik’ ekimena abiatu du OarsoIrriakek umeentzat

“Etxeetan igaro behar ditugun egun hauek ikusita”, OarsoIrriak ekimenetik proposamen bat egin dute umeentzat.

Horretarako, “Zer esan nahi diozue munduari?” galdera bota dute eta proposatu dute umeek egun hauetan egiten dituzuen, marrazki, ipuin, bertso, poesia, eskulan, argazki, abesti, audio, iritzia… haiek bidaltzea oarsoirriak@gmail.com helbidera OarsoIrrien webgunera igo ditzaten beste herritar batzuekin partekatu nahi dutena zabaltzeko.

Mezuan ondorengo informazioa adierazi beharko dute parte-hartzaileek: egin dutenaren azalpentxoa, lanaren izenburua, egilearen izena (eta, izen erreala jarri nahi ez badute, ezizen artistikoa asmatu dezakete), herria, eta partekatu nahi duten materiala. Adinez txikiak direnen irudirik balego, bai haien baimena eta bai gurasoena behar dira. Beraz, orri hau deskargatu eta sinatu ondoren, publikatu nahi dutenarekin batera bidali beharko dute.