‘Plaza etxean’ eta ‘El Centenario’ bideoak, ikusgai 700 urteurrenaren biharamunean

Atzo, 2020ko apirilaren 5ean, 700 urte bete ziren egungo Errenteria denak karta puebla delakoa jaso zuenetik. Hori ospatzeko ekitaldia prestatzen ari zen Errenteriako Udala herriko hainbat eragilerekin batera, baina egoerak behartuta ekitaldi hori bertan behera utzi egin behar izan zen. Hala ere, ospatzeko eguna izanik egokitu eta bideo bidez ospatzea erabaki zen. Hemen agertzen den bideoan, Jon Maya dantzariak zuzendutako pieza, Aizpea Otaegi alkatearen agurra eta Errenteriako Musika Bandak egun honetarako prestaturiko El Centenario piezaren grabaketa ikusi daitezke. Bideo hau 2020ko apirilaren 5ean zabaldu zen efemeridearen egunean.

Hemen berriz, herriarentzat horren garrantzitsua den El Centenario musika piezaren inguruan EMKEk egin duen grabaketa bere horretan ikus daiteke.