Aste honetarako liburutegiko online ekintzak

Liburutegiko leihoek zabalik jarraitzen dute eta zerbitzua ez dago etenda. Aste Santutik bueltan ere ekintzak antolatu dira, liburutegia herritar guztion etxeetara gerturatzeko helburuarekin. Eta klik batean, berriz ere, adin guztietarako eskuragarri jarriko dira hainbat ekimen.

Aste honetarako, lau ekintza gehiago antolatu dira streaming bitartez parte hartu ahal izateko: Irakurketa Ozenkiren bigarren tailerra Irene Soteloren gidaritzapean, 9-12 urtekoentzat. ‘Aitzindari batzuk’ solasaldi tematikoa Amaia Garciarekin; Jone Mendarteren hirugarren Elikadura Osasungarri tailerra eta, azkenik, English Book Club solasaldia Slawka Grabowskak zuzendua. Azken hiru hauek, helduentzat dira.

Hona hemen ekintzen ordutegiak:

• Irakurketa Ozenki tailerra (9-12 urte): Apirilak 14, asteartea 17.30.

• Aitzindari batzuk, solasaldi tematikoa: Apirilak 14, asteartea 19.00 (Kontakizuna: “El papel pintado amarillo”. Cinco mujeres locas / Charlotte Perkins Gilman).

• Elikadura osasungarria tailerra: Apirilak 15, asteazkena 10.30 (Gaia: Indartu zure osasuna).

• English Book Club: Apirilak 15, asteazkena 19.00 (Liburua: The Picture of Dorian Gray / Oscar Wilde).

Parte hartzea oso erraza da. Esteka bat jarriko da eskuragarri liburutegiak dituen sare sozialetan. Google Chrome bilatzailea erabili behar da eta ordenagailuko kamera eta mikrofonoa baimenduak daudela ziurtatu, eta estekan klik bat egitea nahikoa da. Jadanik ekintza hauetan parte hartzen dutenei liburutegitik zuzeneko gonbita egingo zaie, baina ekintza guztiak irekiak dira eta herritar guztientzat jarriko dira eskuragarri.

Ekintzetan parte hartu ahal izateko jarraibideak liburutegiko sare sozialen bitartez jarriko dira eskuragarri. Adi egon!

Facebook: @errenteriako.liburutegia

Twitter: @errenterialib