Udalak herritarrei gogoratu nahi die telefonoz eta bide telematikoz soilik ari dela eskaintzen arreta zerbitzuak

Errenteriako Udalak adierazten du arreta zerbitzuei dagokionez ez dela aldaketarik izan, eta honenbestez zerbitzu horiek bide telematikoez -telefonoz, emailez eta www.errenteria.eus webgunearen bidez- bakarrik ematen dituela. Udal langileen eta, batez ere, herritarren osasuna gogoa izanik, arreta zerbitzu presentzialak itxita mantentzea erabaki du eta, honenbestez, martxoaren 17an abian jarritako arreta moduek indarrean jarraitzen dutela.

Hala, etenda jarraitzen dute arreta presentziakeko udal zerbitzuek eta ondorioz, herritarrak telefonoz eta bide telematikoz jarri ahal izango dira Udalarekin harremanetan.

Horretarako, Zu! Zure Udalak 9:00etatik 17:00ak arte emango du zerbitzua 010 eta 943 449 600 telefono zenbakietan.

Nahiago duenak zu@errenteria.eus helbide elektronikora ere bidal dezake mezua.