Hiru proposamen berri emango ditu Kultur labeak astea amaitzeko

Datozen egunotan, herriko beste hiru artistek etxean grabatutako sorkuntza lanak emago ditu Kultur labeak.

Gaur, hilak 15, Carmen Cepero, flamenko-dantzari eta koreografoaren  ‘Aliento’ pieza izango da ikusgai. Ceperok konfinamendu egoerak sortutako sentipenak dantzara eraman nahi izan ditu proposamen honetan.

Bihar, osteguna, Joxe Mari Carrere ipuin kontalariaren eskutik, ‘Mikelazulo. Istorio berdaderoa’ kontakizuna entzuteko parada izango dute Kultur labeara konektatzen direnek. Eta astea amaitzeko, ostiralean, Alazne Etxeberria aktoreak umoreari tarte bat eskainiko dio euskaraz sortutako bakarrizketa baten bidez.

Pasa den astean abiatu zuen Udalak ‘Kultur labea’ proiektua herriko kultur sorkuntzak etenik izan ez dezan. Covid19ak eragindako Alarma Egoerak irauten duen bitartean, Errenteriako sortzaileak ezagutzera emateko leiho izan nahi du eta bertako programazioa Udalak horretarako espresuki kontratatuko emanaldiekin osatzen da.