Ruben Rodriguez eta Gorka Duran, Madalenak Cup FIFA20 txapelketan irabazle

Gazteria 2020-04-16 | 0

Joan den larunbatean bukatu zen Madalenak Cup FIFA20 online txapelketa.

Txapelketa formatu berri honetan, MADALENAK CUPeko zuzendaritzak etxeko gazteenen beharretara eta gustuetara egokitzeko ahalegina egin du, konfinamendua pixka bat entretenitzeko eta girotzeko.

100 jokalarik baino gehiagok parte hartu zuten txapelketa berezi honetan sei egunetan, eta 600 partida baino gehiago jokatu ziren.

Torneoa taldekako fase batekin hasi zen, non lehen partidak jokatu ziren, eta 2 liga ezberdinetan eratorri zena: Champions League eta Europa League.

Azkenik, larunbatean final-laurdenak eta finalerdiak jokatu ziren eta arratsaldean final handia.

Horrela, Ruben Rodriguez izan zen Champions Leagueko irabazlea eta Gorka Duran, Europa Leaguekoa.

Txapelketa amaituta, eta izan duen harrera ona ikusita, MADALENAK CUPeko zuzendaritzak adierazi du beste buelta bat eman nahi diotela eta FIFA futbol txapelketa telematiko handi bat antolatzea gustatuko litzaiekeela, baina aurrez aurrekoa, eta aurrerago informazio gehiago emango dutela esan dute.

No comments yet.

Utzi erantzuna