Alabergako jaiak atzeratuko dira

Aurtego Alabergako jaiak atzeratuko direla adierazi du auzoko Jai Batzordeak. Hau da zabaldu duten testua:

Pena handiz, baina bizi dugun egoera gogorrak behartuta, Alabergako Jai Batzordeak jakinarazi nahi du auzoko jaiak ezingo direla ospatu maiatzaren amaieran, azken sei urteetan egin dugun bezala.

Baina itxaropenari eutsi eta aurrerago, posible bada, ospatzea dugu pentsatuta. Etena baino, atzeratzea izango da, beraz; eta desio dugu, orduan bai, maite ditugun jaiez behar den bezala gozatu ahal izatea.

Bitartean, lerro hauen bitartez, eskerrak eman nahi dizkiegu, beste behin, jaien antolaketan era batera edo bestera laguntzen duten guztiei (bizilagunak, herriko komertzioak, musikariak, udala…), eta, halaber, zaku bete elkartasuna helarazi: zaindu zaitez, zaindu zaitezte! Osasuna, lehenik… eta eutsi goiari!

Gora Alaberga!