Oarso 2020 aldizkarirako artikuluak aurkezteko epea luzatu da

COVID-19 pandemiak sortutako ezohiko egoeraren ondorioz, Errenteriako Udalak eta Oarso aldizkariko Erredakzio Batzordeak 2020ko Oarso aldizkarirako artikuluak helarazteko epea hiru astez luzatzea erabaki dute. Beraz, originalak entregatzeko epea maiatzaren 18an amaituko da.

Oarso aldizkarian edonork kolabora dezake, hemen eskuragarri dauden arauak betetzen dituen idatzi bat aurkeztuta.

Aukeratutako gaia mugatzeko asmorik gabe, irekia baita, aurten une berezi bat ospatzen dugula gogoratu nahi du Erredakzio Batzordeak, hiribilduaren eraketaren 700. urteurrena, eta ospakizun hori baliatu nahi dute Oarso 2020 aldizkarian gai hori garatzeko.

Urteurren hau aukera ezin hobea da nondik gatozen, egun nor garen eta, bereziki, etorkizunean zer izan nahi dugun geure buruari galdetzeko. Errenterian bizi garenok osatzen dugun GUtasuna ospatzeko eta indartzeko balio behar du. Gure garaiak dituen erronka handien aurrean, gurea bezalako herri batek zein paper jokatu beharko lukeen pentsatzeari ere tokia eskainiko diote aldizkarian.

Baldintzek ahalbideratzen badute, aldizkaria ohiko datetan argitaratuko da.
Ospakizun hau guztion gauza da eta, horregatik, gustatuko litzaioke erredakzio batzordeari herritarrek parte har dezaten eta lagun diezaioten prestatzen aldizkari atsegina, askotarikoa eta Errenteriako bizimodu aktiboa islatuko duena.
Euskaraz idatzitako artikuluen portzentajeak bilakaera ona izan badu ere, gai honen garrantzia azpimarratu nahi dute eta artikuluak euskaraz idatz ditzaten animatu nahi dituzte herritarrak.

Era berean, dei berezia egin nahi dute emakumeek parte har dezaten; izan ere, egun kolektibo hori minoritarioa da kolaboratzaileen artean.
Lanak oarso@errenteria.eus helbide elektronikora bidaliko dira.

Interneterako sarbiderik ez duenarentzat beste entrega-modu batzuk aztertuko dira.

Jatorrizko agiriak aurkezteko epe berria maiatzaren 18an amaitzen da.

Argibide gehiago behar izanez gero:

– Telefonoak: 943 449 610 / 943 449 626 (astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara).

– E-maila: oarso@errenteria.eus