Udalak 3 milioi euroko talka- eta suspertze-plana aurkeztu du, COVID-19ak tokiko ekosistema ekonomikoan duen eragina arintzeko

Koronabirusak eragindako egoerak (COVID-19) erronka handi bati aurre egin beharrean jarri gaitu planeta gisa, lurralde gisa, baina, batez ere, komunitate gisa.

Alarma-egoera deklaratu zenetik, kutsadurak geldiarazteko hartutako neurriek eragin handia izan dute gizakiarengan, gizartean eta ekonomian.

Inpaktu horiek minimizatzeko, hainbat izan dira gure herrian abian jarri diren neurri eta ekimen publiko-komunitarioak, horietako asko erreferentziazkoak.

Ezer amaitu ez den une batean gaude, eta egoera dagoeneko konplexua bada ere, pandemia horren aurkako konfinamendua deseskalatzeko neurriak hartu ahala, ziurrenik errealitate konplexuago bat aurkituko dugu, eta horri aurre egin beharko diogu.

Nahiz eta gaur egun ziurgabetasuna dagoen alarma-egoeraren iraupenari eta etorkizunean beharrezkoak izan daitezkeen neurri berriei buruz, Errenteriako Udalean ordezkaritza duten alderdi politikook uste dugu erakundeek jardun egin behar dutela eta herritarrei ziurtasunak eskaini behar dizkietela, ahal den neurrian eta bakoitzak bere eskumen-eremutik. Pertsonak erdigunean jartzeko eta udalerrian dugun gizarte- eta ekonomia-sarea zaintzeko logikatik, beharrezkoa ikusten dugu esku hartzea. Horregatik, baterako lan-prozesu bat egin dugu, eta kontrasteak egin ditugu udalerriko hainbat eragilerekin. Emaitza dokumentu honetan jaso da.

Proposatzen ditugun jarduerek ikuspegi bikoitza dute: bata, berehalakoa, bizi dugun egoeraren eragina minimizatzea helburu duena; eta, bestea, epe ertainera begirakoa, suspertze ekonomikoa bultzatzeko eta biztanleria- eta ekonomia-sektore sentikorrenak eta estrategikoenak zaintzen jarraitzeko neurriak hartzen dituena.

Ekimen zehatzak planteatzeko orduan, etxeko ekosisteman nahiz tokiko ekonomia-sarea osatzen duten sektore ekonomikoetan eragiteko neurriak proposatzen dira, bi dimentsioak oinarrizkoak baitira komunitatearen kohesiorako.

Nolanahi ere, uste dugu estrategia bizia eta dinamikoa dela, denborak behar eta lehentasun berriak ezarriko baitizkigu, eta horiei neurri berriekin erantzun beharko zaie. Era berean, kontuan hartu beharko dugu udalaz gaindiko zer neurri mota ezartzen ari diren tokiko beharrei erantzuteko. Beraz, lehen neurri-sorta bat da, eta garrantzitsua iruditzen zaigu gehiago luzatu gabe martxan jartzea, azken aste hauetan sortu den egoerak hala eskatzen baitu.

16 neurri aurreikusi dira guztira, udalaz gaindiko beste administrazio batzuek orain arte hartutako neurriak osatzeko eta zabaltzeko. Hasierako aurrekontua 3 milioi eurokoa da.

Talka-neurriak

Etxeko ekonomia

Tokiko ehun ekonomikoa

1. Egutegi fiskal malgua

X

X

2. Udal tasen birkalkulua

X

X

3. Gizarte-laguntzetarako aurrekontua% 25 handitzea

X

4. Alarma-aldian eskatutako prestaziorik gabeko kontziliazio-baimenetzat laguntzak

X

5. Tokiko jarduera ekonomikoari laguntzeko diru-laguntzak: mikroenpresak eta norberaren konturako langileak

X

6. Mikrokredituen lerroa 0 €-ko interesarekin

X

7. Etxeko langileentzako aparteko sorospenaren osagarria

X

8. Kultur Labea: on-line kultur programazioa tokiko artistekin

X

9.Udalak udalerriko elkarteekin dituen diru-laguntza izendunen ezohiko gehikuntza, egitura profesionalari eusteko

X

Suspertzeko neurriak

Etxeko ekonomia

Tokiko ehun ekonomikoa

10. Tokiko kontsumorako txekeak

X

X

11. Herri-ekonomiari laguntzeko komunikazio-kanpaina: Orain inoiz baino gehiago Errenteria, aisia, kultura eta merkataritza gunea. Ahora más que nunca

X

12. Merkataritzaren eta egokitutako kalearen dinamizazioa

X

13. Lehen sektoreko eskualde-ekoizpenaren salmenta bultzatzea tokiko merkataritzaren bidez

X

14. Langabeak kontratatzeko diru-laguntzak

X

15. Hirugarren sektoreko erakundeak kontratatzeko diru-laguntzak

X

16. Etxeko gastuak finantzatzen dituzten eta, aldi berean, gremioak mobilizatzen dituzten laguntzak: alokairuko parke publikoan sartzen diren etxebizitza hutsak berritzea; etxeen eraginkortasun energetikoa; fatxadetako ITak hirigune historikoan; gazteen emantzipaziorako laguntzak.

X

X

Aurrekontua

1. Egutegi fiskal malgua

0.00 €

2. Udal tasen birkalkulua

55.000 €

3. Gizarte-laguntzetarako aurrekontua% 25 handitzea

271.000 € (1)

4. Alarma-aldian eskatutako prestaziorik gabeko kontziliazio-baimenetzat laguntzak

30.000 €

5. Tokiko jarduera ekonomikoari laguntzeko diru-laguntzak: mikroenpresak eta norberaren konturako langileak

1.700.000 €

6. Mikrokredituen lerroa 0 €-ko interesarekin (mobilizatutako gehieneko zenbatekoa, guztira: 2,5 M)

50.000 €

7. Etxeko langileentzako aparteko sorospenaren osagarria

15.000 €

8. Kultur Labea: on-line kultur programazioa tokiko artistekin konfinamenduak irauten duen bitartean

14.000 €

9. Udalak udalerriko elkarteekin dituen diru-laguntza izendunen ezohiko gehikuntza, egitura profesionalari eusteko

100.000 €

10. Tokiko kontsumorako txekeak (gutxienez 1.320.000 € dinamizatzen dituzte)

440.000 €

11. Herri-ekonomiari laguntzeko komunikazio-kanpaina: “Orain inoiz baino gehiago… Errenteria, aisia, kultura eta merkataritza gunea. Ahora más que nunca”

30.000 €

12. Merkataritzaren eta egokitutako kalearen dinamizazioa

30.000 €

13. Lehen sektoreko eskualde-ekoizpenaren salmenta bultzatzea tokiko merkataritzaren bidez

15.000 €

14. Langabeak kontratatzeko diru-laguntzak

100.000 €

15. Hirugarren sektoreko erakundeak kontratatzeko diru-laguntzak

150.000 €

16. Etxeko gastuak finantzatzen dituzten eta, aldi berean, gremioak mobilizatzen dituzten laguntzak: alokairuko parke publikoan sartzen diren etxebizitza hutsak berritzea; etxeen eraginkortasun energetikoa; fatxadetako ITak hirigune historikoan; gazteen emantzipaziorako laguntzak.

340.000 € (2)

GUZTIZKO GUTXI GORABEHERAKO AURREKONTUA

3.000.000 € (3)

(1) Eusko Jaurlaritzatik GLLetara bideratutako finantzaketa

(2) 2020ko hasierako aurrekontuan aurreikusitako partidak

(3) Guztizkoan ez dago 16. neurriaren zenbatekoa batuta.

INDAR IDEIAK

• Udalak talka- eta suspertze-plan bat jarri du abian, elkarbizitzak tokiko ekosistema ekonomikoan duen eragina arintzeko.

• Alderdi politiko guztien artean adostutako plana da, eta lehen neurri-sorta bat jasotzen du. Hurrengo asteetan gertatuko denari buruzko ziurgabetasuna murrizten doan heinean, beste neurririk behar den baloratu beharko da.

• Planak askotariko errealitateei erantzun nahi die: etxeko ekonomiari, tokiko ekonomia-sareari, mikroenpresei, autonomoei eta elkarte-sareari; merkataritzari eta ostalaritzari, kulturari, lehen sektoreari, zerbitzuei edo industriari.

• Plan honetara bideratutako guztizko aurrekontua 3 milioi eurokoa izango da hasieran. Baina dinamizatzeko duten gaitasuna kopuru hori gaindituz: mikrokredituen eta tokiko kontsumorako txekeen bidez, ia 4 milioi euro gehiago dinamizatuko direla uste da.

MARTXAN JARTZEKO LEHEN NEURRIAK

1. Egutegi fiskal malgua

Egutegi fiskala, oro har, aurreikusi bezala garatuko da, hau da, ordainagirien ordainketak modu berean iritsiko zaizkigu, baina nahi izanez gero, ordaintzeko epeak aldatu ahal izango dira. Ordainagirien ordainketak 2020ko abenduaren 31ra arte atzeratu ahal izango dira, interesik gabe, zatika edo osorik. Neurri horrek tasa hauei eragiten die: autoen bineta, OHZ, ura, hondakinak, EJZ, bide publikoaren okupazioa, pasabideen gaineko tasa.

2. Udal-tasak berriro kalkulatzea

Udal-tasa batzuk birkalkulatzea planteatzen da, alarma-aldian zerbitzua emateari utzi zaiolako edo zerbitzuez gozatzeko modua aldatu egin delako.

• Etxeari dagokionez, honako tasa hauei eragiten die: Euskaltegia, Errenteria Musikal, Antzerki Eskola, Xenpelar tailerrak, Gaztelekua, Ludotekak.

• Jarduera ekonomikoaren eremuan, jarduerari lotutako tasei eragiten die: beilariak, ibiak, merkatari TAO-a.

Tasa batzuei zein besteei %25eko beherapena aplikatuko zaie, bai zerbitzua bertan behera geratu denetan bai mantendu denetan, nahiz eta aldatu.

3. Gizarte-laguntzetarako aurrekontua% 25 handitzea

Errenteriako Udaleko Gizarte Zerbitzuen bidez eskura daitezkeen gizarte-laguntzen artean, DSBE, GLL eta Larrialdietarako Laguntzak daude, askotariko egoerei erantzuten saiatzen direnak. Gizarte-laguntzen arloan izan den igoera Eusko Jaurlaritzak gizarte-larrialdietarako laguntzetarako bideratu duen zuzkidura berriari zor zaio. Igoera horrez gain, beste handiago bat behar bada, sortzen ari diren beharrak direla-eta, Udala izango da horren berme.

Ildo horretan, azpimarratu nahi dugu garrantzitsua dela oinarrizko gastuei (elikadurari, alokairu edo hipotekaren ordainketari edo oinarrizko beste gastu batzuei) aurre egiteko zailtasun ekonomikoak dituzten pertsonak gizarte-zerbitzuekin harremanetan jartzea 010 zenbakiaren bidez, dauden laguntzen berri izatea eta horiek eskura izatea sartzeko baldintzak betetzen direnean.

5. Tokiko jarduera ekonomikoari laguntzeko diru-laguntzak: mikroenpresak eta norberaren konturako langileak

Diru-laguntza horien helburua da Errenteriako mikroenpresen eta norberaren konturako langileen artean, nekazaritza-sektorekoak barne, COVID-19ren pandemiari aurre egiteko deklaratutako osasun-alarmak eragindako ondorio ekonomikoak arintzea.

Diru-laguntzatzat hartuko da zuzeneko kontraprestaziorik gabeko funts publikoak erabiltzea, jarduera geldiarazi behar izan duten edo alarma-egoeraren deklarazioak fakturazioa murriztu dien enpresek jasandako gastu arrunten zati bat ordaintzeko. Mikroenpresatzat hartuko da 10 langile baino gutxiagoko plantilla eta urtean 1.000.000 euro baino gutxiagoko fakturazioa duena. Fakturazioa %40 baino gehiago murriztu bada, fakturazioa murriztu egin dela ulertuko da.

Neurriak duen aurrekontu diru-hornidura daukagun ehun ekonomikoa kontuan hartuta diseinatu den heinean, eskaera guztiei erantzun positiboa emango zaie baldintzak betetzen direnean. Hala ere, ezin izango dute diru-laguntza jaso COVID-19ren hedapenak sortutako alarma-egoeraren ondorioz LANBIDEK edo beste laguntza baliokideren batek autonomoei eta enpresaburu indibidualei laguntza eman dien norberaren konturako langile autonomoek,

Honako zenbateko hauek ezartzen dira, onuradunaren tipologiaren arabera:

A) Jarduera geldiarazi dutenak (1.000 eta 1.950 euro artean):

• 1.000 euroko zenbateko finkoa.

• Horrez gain, ostalaritza- eta jatetxe-jardueretarako, 200 euroko zenbateko finkoa.

• Jarduera egiten den establezimenduaren alokairu-gastuengatik, 300 euro arte.

• Jarduerari lotutako ondasunen erosketa finantzatzen duten maileguen amortizazio-gastuengatik eta interesengatik, 250 euro arte.

• 2020ko udaberri-uda denboraldiko arropa, oinetakoak eta osagarriak erosteko edo hornitzeko gastuengatik, 200 euro gehienez.

B) Beren jarduera murriztu dutenak:

• 500 euroko zenbateko finkoa.

Eskatzaileek maiatzaren 4tik aurrera hasi ahal izango dute informazioa jasotzen eta eskabideak tramitatzen, eta bide telematikoz edo telefonoz (010 telefono-zenbakira deituta ) aurkeztu ahal izango dituzte. 010 telefonora deitzen dutenek, eskaeren aurkezpena bideratzeaz gain, aholkularitza osoa eta pertsonalizatua jasoko dute administrazio publikoek (probintziakoek, autonomia-erkidegokoek edo Estatukoek) eskaintzen dituzten laguntza- eta finantzaketa-lerroei buruz.

8. Kultur Labea: on-line kultur programazioa herriko artistekin konfinamenduak irauten duen bitartean

Apirilaren 9an jarri zen martxan programa, eta http://herribizia.errenteria.eus/labea webgunearen bidez jarrai daiteke.

GAINERAKO NEURRIAK ABIAN JARTZEA

Gainerako neurriak datozen asteetan jarriko dira martxan, eta xehetasunak eta laguntzen deialdiak argitaratuko dira, zehaztu eta martxan jarri ahala.

Kontsultak 010 telefonoaren bidez egin ahal izango dira.