Elikadura osasungarriaren inguruko saio berriak egongo dira bihar eta ondorengo asteazkenetan

Kultura 2020-04-28 | 0

Liburutegia zure etxean ekimenak ez du etenik eta liburutegiak online ekintzak eskaintzen jarraitzen du, liburutegia herritar guztion etxeetara gerturatzeko helburuarekin. Hortaz, elikadura osasungarriaren saio berriak jarriko dira martxan asteazken honetatik hasita.

Hauek dira egun zehatzak eta jorratuko diren gaiak:

• Apirilak 29, 10.30. Gaia: Inmunitate osasuna.

• Maiatzak 6, 10.30. Gaia: Iturriko edo botilako ura.

• Maiatzak 13, 10.30 Disruptore endrokinoak.

Hitzaldian parte hartu ahal izateko jarraibideak hauek dira:

jitsi.org plataforma erabiliko da eta horretarako Chrome nabigatzailea erabiltzea gomendatzen da. Bestalde, ordenagailuko kamera eta mikrofonoa baimenduak daudela ziurtatu behar da. Gomendioa da ahal den neurrian ordenagailuak erabiltzea, baina ordenagailurik ez duenak mugikor bitartez ere egin dezake. Horretarako, jitsi.org APPa jaitsi beharko da.

Saio guztietan parte hartu ahal izateko esteka hau izango da: https://meet.jit.si/ErrenteriakoLiburutegiaElikaduraTailerra

No comments yet.

Utzi erantzuna