Iztieta-Ondartxoko jaiak etxetik ospatuko dituzte ostiralean

Aurten ezingo direnez Iztieta-Ondartxoko jaiak ohiko moduan ospatu, Gurekin Auzo Elkarteak eta Furius taldeak egitarau berezia antolatu dute ostiral honetan, maiatzak 1, etxetik eta, batez ere, leiho eta balkoietatik, jaiak ospatzeko. Gainera, egun horretarako leiho eta balkoiak apaintzera gonbidatu dituzte auzotarrak.

Egitaraua:

-12:00etan, txapela eta zapiarekin, balkoi eta leihoetara, une horretan entzungo diren Danborradaren doinuekin.

21:00etan, berriro ere balkoi zein leihoetara, Zezensuzkoarekin, egunari amaiera emateko.

Umeentzako egitaraua:

Aipatutako ekintzez gain, zuzeneko bi emanaldi eskainiko dira umeentzat Furius taldearen Instagram kontuan (furius_acjaitoki_oficial):

17:00: Haur emanaldia. 2018Ko Gabonetako kontzertua.

18:30: Programa zuzenean.