Uraren Hornidura eta Estolderia Zerbitzuagatik Tasa ordaintzeko epea, zabalik

Ogasun saileko ordezkariak hartutako erabakiaren bidez 2019ko 4. HIRUHILEKOari dagokion Uraren Hornidura eta Estolderia Zerbitzuagatik Tasaren padroia onetsi eta gero, jendaurreko informaziora jartzen da Gipuzkoako Tokiko Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 16. artikuluan xedatutakoa betez. Era berean, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamendua onesten duen abuztuaren 2ko 38/2006 Foru Dekretuaren 18. artikuluan galdatzen den borondatezko zergabilketaren epea eta modua adierazten dira. Hori guztia ondoko arau hauen arabera.

a) Agertzen den tokia: Errenteriako Udalaren ZU! Arreta zerbitzua.

b) Aztertzeko epea: Iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamun baliodunetik aurrera HILABETE BAT.

c) Desadostasuna adierazteko epea: HILABETE BAT, b) puntuan adierazi bezala, arauzko birjapeneko errekurtsoaren bitartez.

d) Errekurtsoa tartejartzen deneko organoa: Alkatea.

e) Erreklamazioak aurkezteko tokia: Errenteriako Udalaren ZU! Arreta zerbitzua.

f) Errekurtsoa tartejartzearen eraginak: Aipatutako Foru Arauaren 14.2 artikuluan xedatutakoak.

g) Zergabilketa epea: 2020ko APIRILAREN 27tik ABENDUAREN 31 arte, biak barne.

Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamenduaren arabera, adierazitako epe hori bukatu ondoren premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo zaio besterik gabe eta ordaindu ez diren kuotak epe exekutiboari dagozkion errekarguekin kobratuko dira, baita atzerapen korrituak eta, dagozkion kasuetan, sortzen diren ekintzen gastuak ere.

h) Sarrera modua: Helbideratutako ordainagiriak hasiera batean ekainaren 19an kargatuko dira baimendutako Entitate eta kontuan, eta geroago bigarren karga bat egingo da irailaren 18an, eta hirugarren karga bat 2020ko abenduaren 31n, ordaintzeko epea luzatu nahi duten zergadunentzat.

Erreziboa helbideratuta ez daukaten zergadunek, beren ordainketak Udal honen ZU! Arreta zerbitzuan egin ditzakete, aurrez aurreko zerbitzua berriro hasten denean, edo edozein entitate laguntzailetan goian aipatutako epea amaitu bitartean.

Alarma-egoera indarrean dagoen bitartean, ordainketak telematikoki egitea gomendatzen da, finantza-erakundeen banku elektronikoaren bidez edo Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bidez.