Datorren astetik aurrera berriro jarriko dira martxan Erdiguneko eta Beraungo azoka txikiak, elikagaiak saltzeko

Datorren astetik aurrera berriro jarriko dira martxan astelehenetako Erdiguneko azoka txikia eta igandeetan egiten den Beraungoa.

Azoka horiek elikadura-postuei dagokienez bakarrik egingo dira, eta osasun-neurri batzuk bete beharko dira, hala nola postuen arteko zein pertsonen arteko distantzia, edo eskularruak eta gel desinfektatzailea erabiltzea. Horiek bezeroen eskura jarri beharko dira, saltzaileentzat ez ezik.

Erabiltzaileei dagokienez, hurbil bizi direnak edo beste arrazoi batzuengatik hor egotea behar bezala justifikatuta dutenak bertaratu ahal izango dira.