Liburutegia zure etxean. Aste honetako ekintzak

Liburutegiko eskaintzak ez du etenik eta maiatzerako online ekintza gehiago antolatu dira liburutegia herritar guztiongana gerturatzeko helburuarekin. Horrela, adin guztietarako hainbat ekimen jarriko dira eskuragarri berriz ere, klik batean.

Aste honetarako bi ekintza antolatu dira streaming bidez parte hartu ahal izateko: ‘Irakurketa Ozenki’ren tailerra Irene Soteloren gidaritzapean, 9-12 urtekoentzat, eta helduei zuzendutako literatur solasaldia (gazteleraz) Amaia Garciarekin.

Hauek dira egun eta ordu zehatzak eta parte hartu ahal izateko estekak:

– Maiatzak 5, 19:00: Literatur solasaldia (gazteleraz), Amaia Garciarekin. Liburua: Cuando sale la reclusa / Fred Vargas

https://meet.jit.si/TertuliaErrenteria552020CuandosalelareclusaFredVargas

– Maiatzak 6, 17:30: Irakurketa Ozenki, Irene Sotelorekin

https://meet.jit.si/ErrenteriakoLiburutegiaIrakurketaOzenki

Parte hartzeko Google Chrome nabigatzailea erabili behar da, ordenagailuko kamera eta mikrofonoa baimenduak daudela ziurtatu, eta estekan klik egin.

Jadanik ekintza hauetan parte hartzen dutenei liburutegitik zuzeneko gonbita egingo zaie, baina ekintza guztiak irekiak izango dira eta herritar guztientzat jarriko dira eskuragarri.