Oiartzungo Garbigunea, berriro zabalik

Ingurumena | Jasangarritasuna 2020-05-05 | 0

Argazkia: San Markos Mankomunitatea

COVID-19aren pandemiaren eraginez, Garbiguneak itxita egon dira, baina alarma egoera lasaitu ondoren berriz irekitzea erabaki da. Hori dela eta, Sanmarko Mankomunitateko Garbigune guztiak (Garbera, Hernani, Usurbil, Oiartzun, eta Atotxa-Erreka) astelehenetik ostiralera irekita egongo dira berriro ere (larunbat eta jai-egunetan oraingoz ez). Ikusi hemen ordutegia.

Garbiguneaz gain hurrengo zerbitzuak martxan jarrriko dira ere bai:

– Furgoneta ibiltaria: etxeko hondakin arriskutsuak biltzen dituen furgoneta ibiltaria berriz martxan. Ikusi hemen informazioa..

– San Marko eta Aizmendi zabortegiak: bi zabortegiak ireki egingo dira herritarrentzat.

Halaber, segurtasun-tarteak mantentzen direla ziurtatzeko eta pilaketak saihesteko Garbiguneko arduradunak uneoro kontrolatuko du edukiera. Era berean, erabiltzaileei gogorarazi nahi zaie COVID-19aren alarmak sortutako egoera bereziari eusten zaiola eta:

– Mesedez, errespetatu sartzeko arauak eta edukiera mugatua, eta erabili garbiguneko zerbitzuak ezinbesteko kasuetan bakarrik.

– Debekatuta dago garbiguneen kanpoaldean edozein hondakin uztea.

ERRENTERIA

Bestalde, Errenteriako Udalak hurrengo zerbitzuak ematen jarraituko du, beti ere hondakinen kudeaketarekin lotuta:

– Altzariak eta, etxeko hondakin handiak etxean jasotzekoa (orain arte bezala, deitu beharko da 943341345 telefonora). Adierazi behar da hondakin horiek utziko direla bilketa-zerbitzuak adierazitako lekuan eta orduan (oraingoz goizez bakarrik), eta bilketa zerbitzuko langileak inolaz ere ez dira sartuko etxeetara.

– Garbigune mugikorra ohiko ordutegi eta leku beretan. + info

– Fanderia, Lartzabal Gabierrota eta Galtzaraborda auzoetan poltsa konpostagarriak aldez aurretik eskatuta banatzea. + info

No comments yet.

Utzi erantzuna