Liburutegia zure etxean. Aste honetako ekintzak

Kultura 2020-05-11 | 0

Liburutegiko eskaintzak ez du etenik eta maiatzerako online ekintza gehiago antolatu dira liburutegia herritar guztiongana gerturatzeko helburuarekin.

Horrela, adin guztietarako hainbat ekimen jarriko dira eskuragarri berriz ere, klik batean.

Aste honetarako lau ekintza antolatu dira streaming bidez parte hartu ahal izateko: ‘Irakurketa Ozenki’ren tailerra Irene Soteloren gidaritzapean, 9-12 urtekoentzat, eta helduei zuzendutako literatur solasaldia (euskaraz) Xabier Etxanizekin; Aitzindari batzuk solasaldia Amaia Garciaren gidaritzapean eta Elikadura osasungarriaren tailerra Jone Mendarterekin.

Hauek dira egun eta ordu zehatzak:

– Maiatzak 11, 19:00: Literatur solasaldia (euskaraz), Xabier Etxanizekin. Liburua: Hariak / Yoseba Peña

– Maiatzak 12, 19:00: Aitzindari batzuk solasaldia, Amaia Garciarekin. Kontakizuna: La señora Dalloway en Bond Street / Virginia Woolf

– Maiatzak 13, 10:30: Elikadura osasungarria tailerra, Jone Mendarterekin. Gaia: Disruptore endokrinoak.

– Maiatzak 13, 17:30: Irakurketa Ozenki saioa, Irene Sotelorekin.

Saio horietako estekak lortzeko, deitu 943449635 telefonora, edo idatzi mail bat binformacion@errenteria.eus helbidera.

Parte hartzeko Google Chrome nabigatzailea erabili behar da, ordenagailuko kamera eta mikrofonoa baimenduak daudela ziurtatu, eta estekan klik egin.

Jadanik ekintza hauetan parte hartzen dutenei liburutegitik zuzeneko gonbita egingo zaie, baina ekintza guztiak irekiak izango dira eta herritar guztientzat jarriko dira eskuragarri.

No comments yet.

Utzi erantzuna